
Kirolak hartuko du Arama gaur zortzi
Arama Mendi irteera, herri bazkaria, herri kirol saioa eta erromeria antolatu dituzte, besteak beste, ekainaren 8rako.
a. apalategi
Kirolaren Eguna ospatuko da ekainaren 8an Araman. Hori dela-eta Aramako Udalak hainbat ekitaldi antolatu ditu, kirola ardatz hartuta. Egun horren helburua «herritarrak kirola egitera bultzatzeaz gain, kirolak osasunean duen garrantziaz informatzea» izango dela azaldu dute antolatzaileek.
Goizean mendi irteera eta jubilatuentzako ibilaldia egingo dituzte. 13:00etan adineko herritarrentzat hitzaldia emango dute, kirolak osasunerako dituen onurak aztertzeko. Herri bazkaria ere egingo dute, eta bertan parte hartu nahi dutenek ekainaren 4rako eman behar dute izena, udaletxean edo tabernan. Arratsaldeko 16:00etan herri-kirolak izango dira haur eta gazteentzat. Eta, eguna bukatzeko, erromeria egingo dute plazan, trikitilariek lagunduta.
Hitzaldia
Alergien mundua
URRETXU, Aterpe jubilatuen etxean - 2008-10-16
Erakusketa
'Argizaiola 2008' argazki erakusketaren inaugurazioa
BEASAIN, Usurbe Antzokiko Erakusketa Aretoa - 2008-10-11
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.